PADURA SASIBALOI TALDEAK “D EREDUKO KIROLA” IKERKETAN.

PADURA EUSKARA 250ANCHOPasa den urteko ekimenak burutu eta martxan jarri ostean, gure eskola talde guztien jokalari, entrenatzaile eta laguntzaileok euskaraz jardutea lortu dugu osotasunean azken hilabeteotan. Hori gutxi ez balitz, gure egoera kontuan hartuta, “D ereduko kirola” ikerketaren parte izatera gonbidatu gaituzte nesken infantil taldearekin.

 

Soziolinguistika klusterrean agertzen den bezala, “D ereduko kirola” ikerketa-ekintza motako proiektu bat da, 2016an abiatutakoa, eta bere aztergai nagusitzat du eskolatik kanpo gertatzen den haur eta gaztetxoen euskarazko sozializazioa, esparru jakin batean: aisialdiko kirol jarduerak.

 

2016tik 2018ra garatuko den proiektua da, eta lehen urtean (2016) Donostiako, Getxoko, Gasteizko eta Zarautzko bost kirol taldetan abiatu zen. Orain, Padura Saskibaloi Taldea ere ikerketaren parte izango da.

 

 

Haur eta gazteei beren kirol jardueran euskaraz aritzeko aukerak zabalduko dizkien ezagutza bilatzen du proiektuak bi lan uztartuz, ikerketa batetik eta taldeekin batera eginiko lan esperimentala bestetik.

 

Proiektu honen parte izatea aukera ona dela uste dugu Padura saskibaloi taldetik, eta espero dugu aurrera pausu bat izatea azkenaldian euskararekin hartutako konpromisuan.