TEKNIKA INDIBIDUALEKO XI. KANPUSERAKO informazioa.

 

Padura Saskibaloi Taldeak atseginez gonbidatzen zaitu ARRIGORRIAGAKO TEKNIKA INDIBIDUALEKO HAMAIKAGARREN KANPUSERA.

 

ADINA:

 

Kanpusa 7 eta 18 urte bitarteko jokalariei (tarte honetatik kanpoko adina izanez gero, galdetu) eta heziketa bidean dauden entrenatzaileei zuzenduta dago. 

 

GURE BEREIZGARRIAK:

 

-Lantalde murriztuak.

-Gutxienez 7 saskibaloi ordu egunero.

-Arreta pertsonalizatua.

Erantzukizun Zibileko eta Kirol Aseguruak barne hartzen ditu.

EGINGO DEN LANA:

 

Maila nabarmeneko entrenatzaileek teknika indibidualean oinarritutako sesio ezberdinak antolatuko dituzte egunero, kanpusak irauten duen 5 egunetan zehar, besteak beste, hurrengo helburuak betetzeko:

-Teknika indibidualean hobetu

-Baloiaren kontrolean hobetu, bai geldirik, baita mugimenduan ere.

-Jaurtiketa mekanikaren gainean berariazko lana bete

-1x1 irakurketa. 

Saskibaloiak egunaren zatirik handiena hartuko badu ere, beste jarduera batzuk egiteko denbora ere izango dugu, hala nola igerilekura joan edota taldeko jarduera ezberdinak egin.

 

GUTXI GORABEHERAKO JARDUNALDIA:

 

09:45: Jokalariei harrera. (Nahi izanez gero, jokalariak 9:00etatik hartuko ditugu)

10:00-11:30: Lehenengo entrenamendu saioa.

11:30-12:00: Monitoreek zuzendutako aisialdia, hamaiketakoa barne.

12:00-13:30: Bigarren entrenamendu saioa.

13:30-16:00: Bazkaria eta monitoreek zuzendutako aisialdia, igerilekuan. 

16:00-17:30: Hirugarren entrenamendu saioa.

17:30-19:00: Lehiaketak.

19:00: Jardunaldiaren amaiera, jokalariak jasotzeko ordua.

 

INSTALAZIOAK:

 

Eskuragai ditugun instalazioen artean, estalitako hiru saskibaloi kantxa eta estali gabeko beste bi saskibaloi kantxa ditugu, baita Arrigorriagako Udal Kiroldegiko kanpoaldeak eta ur berodun igerilekuak ere. Kalea: Severo Otxoa z/g. 

 

NOLA HELDU:

 

-RENFE (C3 linea, Bilbo-Urduña), Bilbotik 15 minutura. Instalazioak RENFE geltokiaren aurrealdean kokatuta daude, oinezkoen gunetik ibilita minutu bakarrera daudenak.

-Kiroldegi aurrean gelditzen diren hainbat Bizkaibus ere heltzen dira. Bilbo, Laudio, Urduña, Galdakao eta Zaratamotik besteak beste. 

-Autoz bazatoz kiroldegi ondoan doaneko aparkalekua aurkituko duzu. Arrigorriaga A-8 (Burgos irteera) eta A-68 (Frantzia irteera) autobideen artean kokatuta dago, Bilbotik 10 km-ra. 

 

OSTATU-ZERBITZUA:

 

Nahi izanez gero, udalerrian bertan ostatu hartzeko aukera dago. 

 

TXANDAK ETA ORDUTEGIAK:

 

Lehenengo txanda:

-Ekainaren 26tik 30era, biak barne. (Astelehenetik ostiralera).

Bigarren txanda:

-Uztailaren 3tik 7ra, biak barne. (Astelehenetik ostiralera).

Txanda bakoitzak MUGATUTAKO PLAZAK ditu, instalazioen gehienezko edukierak markatuta.

Kanpusean bazkaria EZ dago sartuta eta jokalariak berak etxetik ekarri beharko du, betiere “Bazkaria barne” aukera hartzen ez badu, kasu horretan jokalaria gertu dagoen jatetxe batera lagunduko baitiogu. Jatetxeak kalitate oneko eguneko menua eskainiko digu, eta bazkariarengatik ordaindu beharreko gehigarria jatetxeak menuarengatik kobratuko digun prezio berbera izango da, hortaz, ordaindu beharreko gehigarria aldakorra izan daiteke jatetxeak tarifak aldatzen baditu. Jatetxea edozein parte-hartzailek izan ditzakeen elikadura arazoetara moldatuko da, betiere izena ematerako orduan argi eta garbi azaltzen bada umeak daukan arazoa. 

 

ENTRENATZAILEAK:

 

Aurten Padura Saskibaloi Taldeko ENTRENATZAILEAK IZAN EZ DIRENAK eta Kanpus honetan parte hartu nahi duenak, izena eman beharko du dagokion inprimakia betez. Horren ondoren Kluba entrenatzailearekin kontaktuan jarriko da, parte-hartzeko baldintzak finkatzeko. 

 

PREZIOAK:

 

Zabalik egongo da 7 eta 18 urte bitarteko jokalari guztientzat plaza guztiak bete arte.

 

Tarifa 1: PADURAKO JOKALARIAK DIRENAK ETA FAMILIA BAZKIDE KARNETA DUTENAK

   Bazkaririk Gabe  Bazkaria Barne (2*)
 LehenengoTxanda

Ekainaren 26tik 30era

 100,00 €* 150,00 €* 
 Bigarren Txanda

 Uztailaren 1tik 7ra 

 100,00 €* 150,00 €* 
 Txanda Biak 

Ekainaren 26tik 30era

 eta Uztailaren  1tik 7ra 

185,00 €*  285,00 €* 

 

Tarifa 2: PADURAKO JOKALRIAK DIRENAK BAINA FAMILIA BAZKIDE KARNETA EZ DUTENAK

  Sin Comida.

Comida Incluida (2*)

LehenengoTxanda

Ekainaren 26tik 30era

110,00 €* 160,00 €*

Bigarren Txanda

 Uztailaren 1tik 7ra

110,00 €*  160,00 €* 

Txanda Biak 

Ekainaren 26tik 30era

 eta Uztailaren  1tik 7ra

 210,00 €* 310,00 €* 

  

Tarifa 3: ARRIGORRIAGAN ERROLDATUTA DAUDEN JOKALARIAK

  Sin Comida.

Comida Incluida (2*)

LehenengoTxanda

Ekainaren 26tik 30era

130,00 €* 180,00 €*

Bigarren Txanda

 Uztailaren 1tik 7ra

130,00 €* 180,00 €*
 Txanda Biak 

Ekainaren 26tik 30era

 eta Uztailaren  1tik 7ra

 250,00 €* 350,00 €* 

 

 

 

 

  

  

Tarifa 4: BESTE JOKALARI GUZTIAK

  Sin Comida.

Comida Incluida (2*)

LehenengoTxanda

Ekainaren 26tik 30era

150,00 €* 200,00 €*

 

Bigarren Txanda

 Uztailaren 1tik 7ra

150,00 €* 200,00 €*
 Txanda Biak 

Ekainaren 26tik 30era

 eta Uztailaren  1tik 7ra 

290,00 €*   390,00 €*

 

 

 

 

 

 

 

(2*) Bazkariarengatik ordaindu beharreko gehigarria jatetxeak menuarengatik kobratuko digun prezio berbera izango da, hortaz, ordaindu beharreko gehigarria aldakorra izan daiteke jatetxeak tarifak aldatzen baditu.

(*) Txanda bakoitzeko 10€ gehiago ordaindu behar izango dute UDAL KIROLDEGIKO BAZKIDEAK EZ DIREN parte hartzaileek, edota bazkide diren baina haien bazkide izaera egiaztatzen ez dutenek, dagokien karneta gainean eramanda.  

Familia bereko bigarren parte hartzaileak txanda bakoitzeko 20€ko deskontua izango du.

 

ITZULTZEAK

Ekainaren 1era arte egindako deuseztapenek ordaindutako %85a jasoko dute. Deuseztapenak dagokien txanda baino astebete lehenagora arte egiten badira ordaindutako %70a itzuliko da. Txandarako astebete baino gutxiago geratzen bada EZ DA ITZULTZERIK EGINGO.

 

***IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO. HURRENGO IKONOAN KLIKATU:***

  

Inscripcion Campus 2013